XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zehazki hitzeginez, ordea, zein da Sorazurentzat Jainko-bide arrunt hori?.

Kristau Dotrinan, katezismo ttipi mezprezatu horietan azaltzen zaiguna.

Ez dezagun ahaztu.

Hiltzera zihoanean katixima horietako bat aldamenean zuela lur eman zekiola eskatu zuen.

Liburuska horren muina behar zela norbereganatu, ondo ikasi eta praktikara eraman, hori bihotzean ondo sartua zuen.

Norberak bere bizitzea kristau dotrinaren eskakizunen arabera behar duela taiutu: horri etxea Jesukristogan finkatzea deritzo berak, edo, berdin dena, etxea arroka sendo baten gainean eraikitzea.

Zumaian haur ttipi zenean erne zitzaion Sorazuri Kristau Dotrinaganako zaletasuna.

Florentxi Dotrinan beti aurrenengo zela esaten digu neskato ttipien ardura zeukan mojak (Encarnación Ugaldek).

Gero, Donostian bizi zeneko aldian, eskola-maistra ohartu zen, nonbait, neskato hark Kristau Dotrinako gauzak azaltzeko zuen dohainaz eta behin baino gehiagotan eskatu zion gauza horietaz besteen aurrean hitz egin zezan.

(Ikus Autob. 131).

Bere idazkietan Sorazuk maiz egin ohi du Katiximaren aipamena.

(Ikus beste pasarte askoren artean, Autob. 337).

Gau iluneko aldi hartan, Ama Birjinaren konpainian, egingo dizu berak Kristau onaren eta erlijiosa onaren ariketa deitzen zuena.

Zer zen hori, ordea?.

Kristauak eta erlijiosak bete behar dituen gauzak luze eta sakonki hausnartzea.

Katiximatik eta Ordenako Erregelatik hartzen zituen hartarako gaiak (Ikus Autob. 105).

Baita ere esango dizu katixima beti bihotz ondoan daramala bere espos maitearen oroigarria bezala (Ikus Autob. 132).